Arnaitz GORRITI
SASKIBALOIA

Saski Baskoniak kontratua eten dio behin behinean Pierria Henry antolatzaileari

FIBAk espedientea ireki dio eta behin behinean lizentzia kendu ere egin dio Virginiako jokalariari, ohiko antidopin kontrol bat burutu ondoren.

Tarte batean jokatu gabe egon beharko duelako, Henryk ez du Baskonian segiko.
Tarte batean jokatu gabe egon beharko duelako, Henryk ez du Baskonian segiko. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Berandu baino lehen bistaratu beharreko albistea zenez, az- kenean Saski Baskoniak ohar labur bat igorri zuen atzo klu- baren eta Pierria Henryren izenean. Horren arabera, talde gasteiztarrak Virginiako joko- antolatzailearen kontratua «aldi baterako etetea» erabaki duela aditzera eman zuen, FI- BAk egindako antidopin kon- trol baten emaitzen ondoren.

Dena den, Saski Baskoniak zehaztu zuen etete hori ez dela «debekatutako substantzien- gatiko antidopin kontrolean» positibo baten ondorio. Nola- nahi ere, FIBAko agintariek es- pedientea ireki diote jokalaria- ri, eta aldi baterako kendu diote lizentzia.

«FIBAko agintariek Pierria Henry jokalariari ohiko anti- dopin kontrol bat egitean, jo- kalariari espediente bat ireki- tzea eta behin-behinean lizentzia etetea erabaki da, ha- rik eta kontua erabat ebatzi ar- te», adierazi zuen Arabako tal- deak bere atzoko oharrean, hitzez hitz.

«Bai hasitako espedientea, bai erabakitako etendura, ez da ondorioztatzen jokalariak emaitza positiboa eman due- nik debekatutako sustantzien- gatiko antidopin kontrolean, prozedura arazo baten ondo-rio baizik», nabarmendu zuen klubaren komunikatuak.

«Aipatutako espedientea amaitzen ez den bitartean jo- kalariaren lizentzia behin- behinean etenda izango de- nez, Saski Baskoniak eta Pierria Henry jaunak, bi alder- diok, bion arteko kontratua al- di baterako etetea erabaki du- te, aipatutako espedientea amaitu arte eta behin-behine- ko etete horrek irauten duen bitartean, nahiz eta albait ari- nen eta espero bezala ebaztea espero den», adierazi zuen Gasteizko taldearen komuni- katuak. «Gaiari buruzko edo- zein berritasun behar bezala jakinaraziko» zutena adieraziz amaitu zuen.

HILAREN 10ETIK

Municheko Bayernen kantxan, hilaren 10en jokatu zuen azkenekoz Pierria Henryk Saski Baskonia- ren kamisetarekin, urriaren amaieran etorri zenetik.

Hilaren 13an, «soleoan ara- zoak» zituela-eta, ez zuen Par- tizanen aurka jokatu, ezta gehiago ere harrezkero.