«Erotu gabe» jokatuko du Elordik azken fasea
Binakako Txapelketa luzea iritsi da dagoeneko bere faserik garrantzitsuenera. Larunbat honetan, Iruñeko Labriten, finalerdietako ligaxka hasiko da -sarrerak ahitu dira Labriteko hiru finalerdietarako-. Bertan arituko dira nor baino nor Elordi-Zabaleta eta Peña II.a-Mariezkurrena II.a.
Pilotari hauetatik bat aipatzearren, hori Aitor Elordi da. Aurrelariak Lehen Mailako azken fasea estreinako aldiz jokatuko du. Jose Javier Zabaletarekin batera, lider bezala amaitu zuten hasierako ligaxka, 14 partidetatik 12 irabazirik.
«Pozik nago ligaxkan izan dudan portaerarekin. Egia esan, nahi genuen bezala lehiatu gara. Sentsazio onekin amaitu dugu eta hori da garrantzitsua», adierazi zuen Elordik atzoko material aukeraketan.
Mallabitarrak aurten egin du debuta Lehen Mailako Binakakoan. «Finalerdietan egoteagatik ez naiz erotuko. Binakakoan debutatzeagatik egin nuen bezala hartuko dut egoera: atzelari onenarekin tokatu zitzaidan niretzat lehiaketa berri bat zena, eta uste dut ondo kudeatu dudala», aipatu zuen. «Horregatik, orain ez dut ezer aldatuko eta garrantzia justua eman behar zaio. Ilusio eta motibazio berarekin jarraitu behar dut», gaineratu zuen.
«Larunbatean indar handiko bikote baten aurka jokatuko dugu. Agian besteek baino lan gehiago egin behar izan dute finalerdietara iristeko, baina beraien maila zein den play-offetako azken partidan argi geratu zen», nabarmendu zuen.
![0810_eh_txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/809/article_thumb_horizontal/0810_eh_Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a las txosnas por no usar el TicketBai
![0810_p004_txipi01](/media/asset_publics/resources/001/144/814/article_thumb_horizontal/0810_p004_txipi01.jpg)
«‘Txipi’ siempre estuvo perseguido por el GAL y las fuerzas represivas»
![0811_gales_haurrak](/media/asset_publics/resources/001/145/112/article_thumb_horizontal/0811_gales_haurrak.jpg)
Todos los nombres y todos los rostros de los niños y niñas vascas de la guerra
![0811_eg_gloria](/media/asset_publics/resources/001/145/116/article_thumb_horizontal/0811_eg_gloria.jpg)
«Nos da miedo ver el monstruo que se creó durante 70 años en Colombia»
![0814_kul_goenaga](/media/asset_publics/resources/001/146/223/article_thumb_horizontal/0814_kul_goenaga.jpg)