Gereziondoak eta jasminak
Pertsona nostalgikoa naiz. Betidanik esan izan didate; atzera begira maiz harrapatu naute: gutun zaharrak, Facebookeko argazkiak edo Whatsappen gordetako mezuak eta abar. Kronologia kontzeptu bezala gustatzen zait, baina igarotzen den denborak beldurra ere ematen dit. Badakizue, norberaren kontraesanak.
Horrekin lotuta, urteroko efemerideak irakurtzen ditut sutsuki. «Gaur egun, duela ez dakit zenbat urte...». Idealizatu ditudan garaiak dira sarritan, txuri-beltzean -eta ia guztiak inoiz bizi izan ez ditudanak-. Udaberriarekin batera oroitu ohi dut neurri batean gertutik bizi izan nuen garai bat. Izan ere, telebistak eta prentsak zuzenean kontatzen ziguten: Arabiar Udaberria. Oraindik bizirik ditut 2011ko Tunisiako iraultzaren irudiak. Mohamed Bouazizi kaleko saltzailea immolatu egin zen eta hainbat herrialdetan matxinada piztu zuen. Azken asteotan Tunisiak protagonismoa hartu berri du hedabideetan, baina migratzaileak pairatzen ari diren arrazakeria eta «gorroto kanpaina» dela eta izan da.
Mediterraneoaz alde honetara gereziondoak loretan daude jadanik Iruñeko Yamaguchi parkean. Ez dira jasminak, eta urrun egiten zait iraultza, baina udaberria gutxienez heldu da.
![0715_eh_abdrahman1](/media/asset_publics/resources/001/136/365/article_thumb_horizontal/0715_eh_AbdRahman1.jpg)
Abd al-Rahman III, emir «vascón» que arrasó Iruñea hace 1.100 años
![0717_eg_izaro1](/media/asset_publics/resources/001/137/036/article_thumb_horizontal/0717_eg_izaro1.jpg)
«Mendi handi bat sentitzen nuen hazten, eta gora egitea erabaki nuen»
![0718_eg_satse](/media/asset_publics/resources/001/137/856/article_thumb_horizontal/0718_EG_SATSE.jpg)
Sus interlocutores ven un cambio entre Pradales y Urkullu en Salud
![0719_cabang2](/media/asset_publics/resources/001/138/632/article_thumb_horizontal/0719_cabang2.jpg)
«Bi urtean etengabe lehiatzen ibili gara; lanak fruituak ekarri ditu»
![0720_eg_tapia](/media/asset_publics/resources/001/139/156/article_thumb_horizontal/0720_eg_tapia.jpg)