Maddi TXINTXURRETA
DONOSTIA
HEZKUNTZA

Segregazioa gainditzeko lehen saioa martxan, bi urteko ikasleen geletan

2023-2024 ikasturtetik aurrera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan diru publikoarekin finantzatutako ikastetxe guztietan nahitaez gorde beharko dira ikasle zaurgarrientzako plazak. Segregazioa ekiditeko ezarritako neurria dagoeneko bi urteko geletarako matrikulazio berrietan aplikatzen ari da Lakuako Gobernua.

Basauriko Soloarte eskola publikoaren artxiboko irudia.
Basauriko Soloarte eskola publikoaren artxiboko irudia. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Diru publikoarekin finantzatutako ikastetxe guztiek, publiko zein itunpekoek, plazak gorde beharko dituzte ikasle zaurgarrientzat, eta Lakuak ofizioz zehaztuko du zenbat hartu beharko dituen bakoitzak.

Hezkuntzan gertatzen den segregazioa ekiditeko helburuz, Lakuako Hezkuntza Saila onarpen-eredu berria aplikatzen ari da 2023-2024 ikasturteko matrikulazioetan. Jokin Bildarratz sailburuak agerraldia egin zuen atzo Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eredu berriaren funtzionamendua esplikatzeko.

Bi urteko geletako matrikula berrietan aplikatzen ari da Lakua onarpen eredu berria -baita hiru urteko geletan ere, baina kontuan hartu behar da adin horretan 426 ikasle soilik direla-, baina hau segregazioaren kontrako borrokan «lehen pausoa» besterik ez dela nabarmendu zuen Bildarratzek, eredu hau progresiboki aplikatuko baita aurrerantzean: urtero-urtero goragoko maila batean eragingo du, hezkuntza-etapa osatu arte.

Matrikulazio prozesu honetan bultzatutako berrikuntza nagusiak hauek dira: zonifikazio-aldaketak, eskaintza doitzea, plazen erreserba bermatzea, onarpen-prozesu berria aktibatzea eta eskolaratzean hurbiltasuna lehenestea.

«Gizarte kohesioa» eta «desegregazioa» helburu, Hezkuntza sailburuak iragarri zuenez, diru publikoarekin finantzatutako ikastetxe guztiek gorde beharko dute plaza kopuru jakin bat ikasle zaurgarrientzat, eta plaza kopuru hori Lakuak zehaztuko du.

Ikastetxe bakoitza kokatzen den eragin-eremuaren zaurgarritasun indizearekin koherentea izango da ikasle zaurgarriei eskainiko zaizkien plaza kopurua. Hau da, eremu bateko zaurgarritasun indizea %10ekoa bada -eremu horretako biztanleen %10 zaurgarriak dira- eta hor kokaturiko ikastetxe batek 50 plaza eskaintzen baditu, plazen %10, bost plaza, ikasle zaurgarrientzat gorde beharko ditu; gainerakoak (45) ikasle ez zaurgarrientzat izango dira.

Ikastetxeen zaurgarritasun-indizea ez ezik, onarpen-eredu berri honek ikasleen zaurgarritasun-indizea ere hartzen du erreferentziatzat. Hau kalkulatu ahal izateko, familiek beren egoera sozioekonomikoari buruzko galdetegi bat bete zuten.

SALBUESPENAK

Matrikula-prozesuan bi salbuespen aurreikusten ditu Lakuak. Batetik, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, ez bazaie lehenengo aukera gisa hautatu zuten ikastetxean plaza esleitu, familiekin bildu dira administrazioko arduradunak, emandako plazarekin konforme ote zeuden jakiteko. Bederatzi familiarekin egin da hori, eta guztiei nahi zuten plaza esleitu zitzaien.

Bestalde, zuzenean plaza eman zaie ikastetxe batean anaia edo arrebaren bat duten 2 urteko haurrei, horretarako ikastetxe horietako plaza planifikatuak handituta. Hamasei familiak betetzen zuten baldintza hori.

Aurretik iragarrita zuten bezala, ohiko epetik kanpo matrikula aurkezten duten ikasleei ere -5.000 inguru izan ohi direla esan du sailburuak- baldintza berak aplikatuko zaizkiela esan zuen Bildarratzek.

%15 ZAURGARRIAK

Eredu berriaren funtzionamendua azaltzeaz gain, matrikulazioaren inguruko datu batzuk ere eman zituen Bildarratzek. Hala, 2023-2024 ikasturtean EAEko ikastetxeetan matrikulatutako 2 urteko ikasleen %15,4 zaurgarriak dira. Guztira, 10.122 ikasle sailkatu dituzte ez-zaurgarri gisa, eta 1.847, berriz, zaurgarri gisa. Lurraldeka, Arabak ikasle zaurgarrien %20,4 ditu, Bizkaiak %14,4 eta Gipuzkoak %14,6.

Hiriburuen kasuan, Gasteizko tasa lurraldekora hurbiltzen da (%20,3), Bilbokoa bezala (%16,6). Donostian aldiz, aldea handia dago, %8,1era jaisten baita 2 urteko ikasle zaurgarrien tasa.

IKASTETXEAK ETA ERAGIN-EREMUAK

Ikastetxe bakoitzak kasu bakoitzean ezarritako matrikulazio-helburuari dagokionez izan duen bilakaera aztertuta, sailburuak adierazi zuen 160 ikastetxetan ez dela esku-hartzerik egin behar izan, haren eragin-eremuko zentro bakarra zelako edo gutxieneko doikuntzak egin behar zirelako; 261 ikastetxe (%50,8) beraien eragin-eremuan dagokien zaurgarritasun-indizera hurbiltzen direla, eta 17 ikastetxek ez dutela betetzen dagokien zaurgarritasun-indizea -nahiz eta, batek salbu, oso gutxigatik ez duten lortu, zehaztu zuenez-.

Eragin-eremuen inguruko datuak ere eman zituen sailburuak. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan EAEk 179 eremu dituela esan zuen. Alta, egoera oso desberdina da batetik bestera: 96 eragin-eremutan ikastetxe bakarra dago, publikoa, eta horietan ez du inolako egokitzapenik egin Lakuak, zuzenean eskolaratzen baitituzte inguruko ikasleak. Bestalde, bi ikastetxe dituen 27 eremu daude, eta 56 eremutan ikastetxe gehiago daude, 3 eta 19 artean.

FAMILIEN AUKERA ETA ESLEITUTAKO PLAZA

Bi urteko geletan matrikulatzeko prozesuaren datu orokorragok aletuta, guztira 11.969 matrikulazio eskaera jaso dira, eta Hezkuntza sailburuak azpimarratu zuen familia gehienek, %94,1ek (11.252), lehen aukera gisa hautatutako ikastetxean lortu dutela plaza. 462 ikasleri beren aukeraketan zehaztutako beste ikastetxe bat esleitu zaie, eta 22 ikastetxeri eskatu gabeko plaza bat esleitu zaie, hurbiltasun irizpidea lehenetsiz, ia guztiek ikastetxe bakarra eskatu dutelako.

Sarearen arabera, 6.384 familiak lehen aukera gisa zentro publiko bat eskatu zuten, eta 5.585 familiak, itunpeko ikastetxe bat. Bildarratzen arabera, matrikulazio prozesuan eta doikuntza berrien aplikazioarekin, itunpeko ikastetxeek 82 ikasle galdu dituzte, publikoen mesedetan.

KRITIKEI ERANTZUNAK

Ikastolen Elkarteak eta beste erakunde batzuek kritikak egin dizkiote Lakuako Gobernuari matrikulazio-prozesua gauzatzen ari den moduarekin ados ez daudelako; bada, Jokin Bildarratzek erantzun zien «diru publikoarekin finantzatutako ikastetxe guztiek elkarrekin lan egin behar dutela gizarte kohesionatu baten eta ikasle guztiek aukera berdinak izango dituen sistema baten alde».

Halaber, Ikastolen Elkarteak adierazi zuen kasu jakin batzuetan ez zituela aplikatuko Hezkuntza Sailak ezarritako irizpide berriak, baina ate hori argiki itxi zuen sailburuak. «[Hezkuntza] Saila da matrikulatzen duena; eta hor hasten eta bukatzen da dena», esan zuen.

OPOSIZIOAREN ERREAKZIOAK

Oposizioko taldeetako ordezkariek ere hartu zuten hitza. EH Bilduren aldetik, Ikoitz Arrese legebiltzarkideak esan zuen segregazioaren arazoari aurre egitea «guztion erantzukizuna» dela, eta, beraz, gai honetan behar kolektiboak interes «indibidual eta korporatiboen» gainetik jarri behar direla.

Lakuarekin kritikoago, Elkarrekin Podemos-IUko Isabel Gonzalezek zalantzak agertu zituen ikasle zaurgarriak identifikatzeko erabilitako metodoari buruz, baita ikastetxe itunduetan kuotak kobratzea saihesteko aurreikusitako neurriei buruz ere. Gogoan hartu behar da talde honek EAJ, EH Bildu eta PSOErekin batera sinatu zuela iaz Hezkuntza Akordioa, baina hezkuntza-legearekin kritiko agertzen da orain, ez duelako sare publikoa lehenesten.

PP+Cs taldeko Carmelo Barrio legebiltzarkideak, bestalde, azpimarratu zuen beharrezkoa dela Lakuako Hezkuntza Sailak ikastetxeekin «elkarrizketa» indartzea, esaterako Ikastolen Elkarteak datorren ikasturteko matrikulazio-prozesuari buruz adierazi duten «desadostasuna» dela eta.



Sindicatos piden el cese de Gimeno por «el maltrato y el bloqueo»

Representantes de los sindicatos LAB, Steilas, CCOO, ELA y UGT denunciaron ayer el «bloqueo y maltrato» del que son objeto por el Departamento de Educación del Gobierno de Nafarroa y exigieron el cese del consejero de Educación, Carlos Gimeno.

En una conferencia de prensa, las centrales aseguraron que, aunque lo han solicitado, no han podido reunirse aún con la lehendakari del Ejecutivo navarro, María Chivite, ni con el consejero Gimeno.

Al respecto, señalaron que, en una reunión celebrada el 3 de mayo con dos directores generales, «dejaron muy claro que no pensaban tratar ningún punto de la tabla reivindicativa» e impidieron a los sindicatos «explicar la propuesta de mejoras concretas que se pueden implementar el próximo curso 2023-24».

Esta tabla de reivindicaciones se concreta en una bajada de ratios a veinte en todos los niveles de Educación Infantil, estabilidad en las plantillas, reducción de la sobrecarga y recuperación del poder adquisitivo.

En ese encuentro, destacaron, el Departamento «argumentó que los foros negociadores son otros», como el Pacto Educativo, en el que no está ELA.

Asimismo, criticaron la «utilización torticera de las ratios medias de las diferentes etapas educativas por parte del consejero, cuando afirmó que dichas ratios están por debajo de las demandas sindicales».

«No se pueden utilizar las ratios medias para ocultar la masificación que sufren muchos centros urbanos», subrayaron.

«Ante este bloqueo y maltrato» reprobaron la actuación del consejero y exigieron su cese. «Un Gobierno que se autocalifica de progresista no puede mantener al frente del Departamento de Educación a una persona que se niega sistemáticamente a negociar con las y los representantes del profesorado», afirmaron.

Las centrales sindicales, representadas por Cristina Cartón (UGT), Mikel Larraza (ELA), Oihane Jordana (LAB), Edurne Errea (Steilas) y Pilar García (CCOO), han convocado por estos motivos una manifestación el próximo 24 de mayo para que el curso que viene se implanten las mejoras propuestas. GARA