MAY. 20 2023 KLIK Emilia Romagna eskualdea, urpean Andreas SOLARO AFP Asteazkenean uholde larriak gertatu ziren Italiako Emilia Romagna eskualdean (herrialdeko ipar-ekialdean), eta geroztik larrialdi zerbitzuak ahaleginak eta bi egiten ari dira egoerari aurre egin nahian: batik bat bakartuta geratu diren herrietako jendea erreskatatzen (dagoeneko 20.000 lagun mugitu dituzte). Atzo arte 14 hildako zenbatu zituzten agintariek. Baina okerrena da euri gehiago espero dutela hurrengo orduetan eta egunetan, eta ia ibai guztiak alerta egoeran daudela. Argazkian, Lugo udalerriko etxalde bateko txerriak salbu jartzeko lanak.