Fernando SANCHEZ EUROPA PRESS
BEGIRADA

Etekinak helburu dituen krudelkeria noiz arte?

Fur Free Europe herri ekimenak 1.502.319 sinadura helarazi dizkio Europar Batzordeari: Animaliak beren larruagatik haztea eta larrugintza-produktuen merkaturatzea behingoz debekatzeko eskatzen diote Europar Batasunari. Europa mailako herri ekimen horretako kideak Europar Batzordearekin bilduko dira eta Parlamentuan agerraldi publikoa egingo dute. Batzordeak urtea amaitu baino lehen erantzun publikoa eman beharko die. Irudian, iaz Madrilen “Zenbat bizitza beroki bat egiteko?” lelopean egindako protesta.