GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Jarraitu beharra dago


ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT/LKN, Hiru eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea egin zuten atzo Donostian euskal preso politikoen eskubideen alde. Azken bi urteotan egindako urratsei balioa eman zieten, eta aldaketa horiek gizarte aktibazioari eta alderdien, sindikatuen eta erakundeen akordioari eta batasunari esker gertatu direla nabarmendu zuten. Horregatik, ezinbestekotzat jo zuten akordio eta aktibazio bidea garatzen jarraitzea, salbuespenezko legeriarekin amaitzeko eta gradu progresioaren blokeoarekin behin betiko amaitzeko. Ez zaie arrazoirik falta.