GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Udalaren traben gainetik, Herri Sanferminak


«Udalaren traba guztien gainetik» jaiegun bat antolatuko dute Herri Sanferminen bultzatzaileek. Herri bazkaria eta The Titanians, Alarma Morea eta Hoferen kontzertuak izanen dira uztailaren 10ean. Atzo, Laba Elkartean emandako prentsaurrekoan, onartu zuten jaiak «egoera prekarioan ospatzera behartuta» daudela eta hau ezin dutela «normalizatu». Hori dela-eta, herritarrak deitu dituzte uztailaren 10ean jaigunea betetzera. «Udalari mezu argi bat helaraziko diogu: ‘Hemen gaude, ez goaz bazterretara’».