Iraitz MATEO
DONOSTIA
TORTURAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Egiari Zor: «Estatu krimenen egia osoa behar dugu»

Ekitaldia egin zuen Egiari Zor Fundazioak atzo, Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Ekitaldirik ez egiteko Lakuaren «justifikazioa» kritikatu zuen eta biktimen erreparaziorako aitortza eta egia exijitu zituen.

Egiari Zor Fundazioak, atzo, Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Donostian egindako   ekitaldia.
Egiari Zor Fundazioak, atzo, Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Donostian egindako ekitaldia. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Torturaren Aurkako Nazioarteko Egun gisa izendatua du atzokoa Nazio Batuen Erakundeak; Lakuako Gobernuak, baina, nahiago izan zuen ekitaldi ofiziala bertan behera utzi «alderdiek erabil ez zezaten». Egiari Zor Fundazioak ekitaldi propioa egin zuen, erabaki hori kritikatuz eta Estatuaren indarkeriaren biktimei egun hori eskaintzeko. La Cumbre jauregitik metro gutxira egin zuten ekitaldia, Estatuaren indarkeriari zuzenean lotuta geratu den tokitik gertu, hain zuzen ere.

Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, Estatuaren Biktimentzako Memoria gune bihurtu behar du La Cumbre jauregiak, eta atzoko ekitaldia hori aldarrikatzeko ere baliatu zuten. Gaineratu zuten ekainaren 26a Estatu Indarkeriaren Biktimen Oroimenerako eta duintasunerako eguna dela: «Esanahi hori ematen diogu hala sentitzen dugulako, eta data hau urtero eta ofizialki konmemoratzeko lekua La Cumbrek izan beharko luke».

Egun honekiko Lakuak izandako jarrera kritikatu zuen Pilar Garaialde Egiari Zorreko bozeramaileak; ondoezik sentitu zen ekitaldian zehar eta aurkezleak amaitu zuen Fundazioaren irakurketa, horixe bera azpimarratuz: «Bigarren mailako biktima gisa kokatzen gaituzten inertziak desaktibatu behar dira». Atzoko eguna jarri zuen adibidetzat, eta salatu zuen Lakuako gobernuak «nazioarteko egutegiak markatzen duen agenda instituzionaletik atera» zuela eguna. Aitortu zuen Lakuak «adierazpen irmo bat egitea» espero zuela Fundazioak, «Ertzaintzak eragindako torturen ondoriozko erantzukizunei erreparatuz zein Polizia autonomikoaren komisaldegietan giza eskubideak berriz urratuko ez direla bermatzeko erabiliko diren bitartekoak azalduz». Ez zen halakorik gertatu.

Kontrakoa dioten arren, ekitaldi ofiziala ez egitea bera «alderdi interesei» dagokiola adierazi zuen Egiari Zor Fundazioak eta azken hauteskunde-prozesuan «interesatutako beste polemika bat bultzatu eta kritikatu» izana gaitzetsi zuten, udal webguneak kentzearena, hain zuzen ere: «Gutako askori ematen zitzaien aitortza instituzional bakarra udal webguneak ziren». Eta argi adierazi zuen zerk behar lukeen Lakuaren lehentasuna: «Nazio Batuen Erakundeak adierazten duen egunean aitortza publiko eta instituzionalerako eskubidea bermatzea».

«Gizabanakotik kolektibora, publiko eta sinbolikora» igaro behar duten eskubideak dira biktimen aitortza eta erreparazioa, fundazioaren arabera. Bortxakeria bezalako adierazpenak berriro gertatu ez daitezen, oroimen ekimenak instituzionalizatzeak eta izaera publikoak, biktimen duintasuna eta oroimena berreskuratzen laguntzen duela adierazi zuen. Halaber, euskal gizarteak azken urteetan giza eskubideen defentsari eta errespetuari dagokionez izandako bilakaera positiboa txalotu zuen, baina salatuz Balorazio Batzordeak ez duela baliabide nahikorik: «Erreparaziorako neurriak murritzak dira eta biktimentzat justizia lortzea ezinezkoa da».

BIKTIMEN ESKAKIZUNA: JUSTIZIA-ESPARRU DEMOKRATIKOA

Juan Alberto Belloch ministro ohiak esandakoak ere gogoratu zituzten, eta Estatuaren babesean egindako giza eskubideen urraketak ukatzea edota justifikatzea «oso larritzat» jo zuten. Justifikazio horien aurrean biktimen beharra argi azaldu zuten: «Biktimok behar duguna da konpromiso sendoa Estatuko krimenen inguruko egia osoa ezagut dadin, krimenen ondoriozko erantzukizunak zehazteko eta bizikidetza demokratikorako agertoki integral batera iristeko ahalbidetuko duen justizia esparru bat lortzea».

NAFARROAKO ERRADIOGRAFIA

Atzoko egunaren harira, Nafarroako Torturatuen Sareko Jorge Txokarro eta Egiaro Zor Fundazioko Eneko Etxeberria, NAIZ irratian izan ziren. Sarearen helburua «Estatuaren bortizkeriak Nafarroan suposatu duenaren argazki orokor bat» egitea dela esan zuten. Hain justu, 16/2019 legearen bidez Poliziaren biktima izan diren pertsonen espedienteak aztertzen ari da Nafarroako Gobernua.

Txokarrok ez du uste Estatuaren aldetik aitortzarik iritsiko denik. «Ezinezkoa da, Estatuak ez ditu inoiz pauso ausartak ematen». Euskal Herrian du esperantza, «Hego Euskal Herrian bai, eragin dezakegu, gizartea ezberdina delako eta badakielako Estatuaren bortizkeria nolakoa izan den. Instituzioak ari dira, poliki-poliki bada ere, beste ahots batzuk errelatoaren baitan kokatzen; hor egon behar gara gu, gure egia eta bizipenak mahai gainean kokatzeko». Etxeberriak gaineratu zuen edozein lorpen gizartearen bultzadatik iritsiko dela; «gizartearen presiorik gabe agintariek ez dute ezer egingo».



Llueven las críticas a las palabras de Belloch: «Da asco escucharlo»

Las palabras del exministro español de Interior y Justicia en la última etapa del Gobierno de Felipe González, Juan Alberto Belloch, asegurando que «Galindo tuvo méritos más que sobrados para el ascenso», siguen levantado polvareda entre los partidos vascos. Después de una entrevista en “El Periódico de Aragón” sobre su libro “Una vida a larga distancia. Memorias de un juez y político independiente”, en las que el exalcalde de Zaragoza repasa sus días como ministro, PNV, PP y Elkarrekin Podemos criticaron la «frivolidad» con la que habla sobre los GAL. Unas críticas que también recibió desde el propio PSE.

La cabeza de lista al Congreso por Gipuzkoa del PNV, Maribel Vaquero, afirmó que las declaraciones de Belloch sobre los GAL son «muy graves» ya que, en su opinión, «justifican» su actividad, y aseguró que «da asco escuchar algo así».

Por su parte, el presidente del PP en la CAV, Carlos Iturgaiz, calificó de «injustificables» las confesiones del exministro español de Justicia e Interior y condenó los atentados de los GAL, si bien aprovechó la ocasión para reprochar «todos los terrorismos, se llamen como se llamen, provengan de nuestro país, como el de los GAL o el de los asesinos de ETA, vengan de Colombia con las FARC o vengan del desierto con los yihadistas».

También desde Elkarrekin Podemos-IU, a través de su portavoz, Miren Gorrotxategi, denunciaron las manifestaciones del exministro. Lamentó que salgan a la luz declaraciones «frivolizando con los GAL y valorando la tortura en términos de utilidad política» precisamente ante el Día Internacional de Apoyo a las Víctimas de la Tortura.

Otro de los mensajes destacados contra las palabras de Belloch llegó por parte del secretario general del PSE, Eneko Andueza, que en su cuenta de Twitter destacó que «nunca hubo justificación para ejercer ningún tipo de violencia. Mi rechazo más absoluto y mi solidaridad con las víctimas ante unas declaraciones que me provocan un asco tremendo», aseguró.

A pesar de estas palabras, cabe destacar que tanto el PSOE como el PP siempre han bloqueado todas las iniciativas para investigar los GAL. La última, en junio de 2020 en el Congreso español, con ambos partidos en contra de una comisión de investigación. GARA