Niklas HALLEN AFP
BEGIRADA

Migranteen kontrako plan ankerra legez kanpokoa da

2022an, Boris Johnsonen gobernuak eta Ruandakoak akordio bat sinatu zuten, Britainia Handira era irregularrean iritsitako etorkinak herrialde afrikarrera bidaltzeko. Lehen hegaldia iazko ekainean abiatzekoa zen, baina Giza Eskubideen Europako Auzitegiak azken orduan bertan behera utzarazi zuen. Atzo, Apelazio Auzitegiak plana legez kanpokotzat jo zuen. Migranteen eskubideen aldeko erakundeen garaipena da, baina ez behin betikoa: oraindik instantzia judizial gorenean, Auzitegi Gorenean, azken bataila irabaztea gelditzen da.