GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

La Cumbre: memoria-gune gisa, arriskuan


Espainiako Gobernuak eta EH Bilduk Memoria Demokratikoaren Legea sortzearekin batera adostu zuten Ezkabako gotorlekua (Iruñerria) eta La Cumbre jauregia (Donostia) oroimenerako gune izango zirela. Nafarroako Gobernuak Ezkaba uzteko Ministerioaren konpromisoa eskuratu du; aldiz, Eneko Goia Donostiako alkateak ez du pausorik eman Lasa eta Zabala torturatu zituzten jauregia eskuratzeko. Eskuina boterera iristen bada, Goiaren utzikeria arduragabeak memoria-espazioaren amaia ekar dezake.