Kobetamendi,Woodstock txikia, Bilbao BBK Live-n lehen orduetan

Giro aparta Kobetamendin,  BBK Live festibalaren lehen egunean.
Giro aparta Kobetamendin, BBK Live festibalaren lehen egunean. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Txopet taldea indartsu hasi bazen ere, «bakea eta maitasuna» leloak hartu zuen Kobetamendi. Bilbotarren segidan, Alex Serra & Totiduben emanaldia etorri zen, eta mundu guztia zelaian eserita zela eskaini zuten emanaldia kataluniarrek. Giro ona gehituz, harrera ona egin zitzaion Colectivo da Silva Granadako zazpikoteari ere. Baina argi zegoen jendea Amaia eta Florence + The Machine-n zain zegoela.