BBK LIVE

Behetik gora joz eta eguzkiari aurre eginez bukatu da BBK Live jaialdia

Hurrenez hurren, Love of Lesbian, Merina Gris, Cala Vento eta entzule batzuk, BBK Liveko azken egunean.
Hurrenez hurren, Love of Lesbian, Merina Gris, Cala Vento eta entzule batzuk, BBK Liveko azken egunean. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Lainotuta hasi zen Bilbao BBK Live jaialdiaren azken eguna. Hasierako orduetan, publikoz eskas samar. Euskal ordezkariek bikain bete zituzten beren emanaldiak, eta Cala Vento taldearekin lehertu zen jaia. Eguzkia ere atera zen, nahiz eta goitik behera zihoan ordurako. Love of Lesbian eta Arctic Monkeys taldeek bukaera borobila eman zioten aurtengoari.