GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Naziotasuna eta erabakimena ukatzen dizkigutelako


Ipar Euskal Herriko hainbat herriren frantsesezko izendapena ezabatuta agertu da aste honetan. Frantziar zein espainiar zapalkuntza salatzeko deia eginez, U14 kolektiboak sare sozialetan hedaturiko bideo baten bidez jakinarazi du bera dela protesta ekimen horren egilea. Ostiralean, Frantziako jai nazionalaren egunean, Donibane Lohizunen Didier Lafitte plazan arratsaldeko 18:00etan egingo duen manifestazioan parte hartzera deituz afixak jarri ditu eragileak. “Borrokaz aska dezagun herria!” lelopean, Estatu espainolak bezala, Errepublika frantsesak euskal herritarroi naziotasuna eta mugarik gabe erabakitzeko eskubidea ukatzen dizkigulako.