Monika DEL VALLE FOKU
BEGIRADA

Eusko Ikaskuntza saria jaso du Kirmen Uribek

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria Curriculum nabarmenari jaso zuen atzo Kirmen Uribek, Bilbon egindako ekitaldi batean. Euskara eta euskal kultura nazioartean kokatzea lortu du idazle ondarroarrak azken urteetan, batez ere “Bilbao-New York-Bilbao” eleberriaz. Ez da izan hori, ordea, egindako lan esanguratsu bakarra, tartean baitaude hastapenetako “Bitartean heldu eskutik” poema liburua edo “Izurdeen aurreko bizitza” azken nobela. Beñat Garaiok jaso zuen, bestalde, Gazte Saria.