GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Migrazio politika kriminal hau amaitu beharra dago


Noizean behin, drama berri batek errealitatera ekartzen gaitu. Mediterraneoa txalupa prekarioetan gurutzatzen saiatzen direnak pertsonak dira, pobreak, haien pobretutako herrietan etorkizunik ikusten ez dutenak eta eurentzat eta euren senideentzat zerbait hobea nahi dutenak. Ez dugu eskubiderik etorkizun hobe baterako aukerari atea ixteko. Europar Batasunaren migrazio politikek milaka pertsona hil eta egundoko sufrimendua eragiten diete Europara sartu nahi duten milaka eta milaka lagunei. Europar jendarteen isiltasuna kezkagarria da.