Miguel MEDINA AFP
BEGIRADA

Venezia, arriskuan

UNESCOk, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak, Venezia arriskuan dagoen munduko ondarearen zerrendan kokatzea gomendatu du, «etengabeko garapenak, klima aldaketaren inpaktua eta turismo masiboak ondarearen salbuespenezko balio unibertsalean aldaketa atzeraezinak eragitearekin mehatxatzen» dutelako. Venetoko hiriburuaren ondarea eta biztanleak bere ekonomia turismoan eta soilik turismoan oinarritu izanaren biktimak dira. Zalantzarik gabe, egin behar ez denaren eredua.