Jon Etxabe hil da

Martin Garitano

Jon Etxabe, Altzolan jaiotako eibartarra, apaiz ohia eta ETAko gudaria zendu da. Burgosko Prozesuan auzipetua, ezkertiar eta abertzale peto eta zintzoa, joan zaigu, denok alde egin beharko genukeen moduan, adina beteta baina uzta oparoa utzita.

Urteek ez dute barkamena zer den ulertzen eta, Ipar Euskal Herriko hainbeste eliz kanpandorretan irakurri ahal denez, «oren guztiek zauritzen dute, eta azkenengoak, hil».

Mila borroka eta horrenbeste zigor. Beti herria ipar. Zaila egingo zaigu hori guztia ahaztea. Gudari bat, bihotz handikoa eta esku zabalekoa.