GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Beste oinarrizko zerbitzu publiko bat, deskapitalizatua


Donostiako Udaleko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuko (SPEIS) langileek Udalari leporatu zioten urteak daramatzatela zerbitzuko aurrekontua hobetu gabe, eta aurten inbertsioak zero izango direla. Baliabideei zein plangintzari eragiten dieten gabezien zerrenda oso xehatua aurkeztu zuten, beren eskaeren nondik norakoak argitzeko. Muturreko egoera horren aurrean, borrokan daudela adierazi zuten. Austeritate politikek zerbitzu publikoetan dituzten ondorio tamalgarrien beste adibide bat da.