Jagoba MANTEROLA FOKU
BEGIRADA

AHTaren zundaketen kontra, bizikletan

«Stop AHT Zundaketak» lelopean, asteburuan zehar Sakana, Goierri eta Lautada zeharkatuko dituen bizikleta martxa abiatu zen atzo Irurtzundik, AHTaren eraikuntzarako egin behar diren zundaketak geldiarazteko helburuarekin. Mobilizazio sozialaren bidez, zundaketak bertan behera utz daitezen presioa egitea da ekimenaren asmoa, eta herritarren parte-hartzeak duen balioa nabarmendu zuten. Azkenaldian zundaketa eskaera ugari iritsi direla jakinarazi du ekimenak eta horiek naturarentzat zein herrientzat «eraso latzak» direla ohartarazi.