Jon ORMAZABAL
PILOTA

Iñaki Artolak Bilbon erakutsitako sasoiak ez du saririk izango Logroñon

Javi Zabala izango da aurtengo sanmateoetako berrikuntza nagusia, Zabaletarekin bikotea osatuz. Larrazabal-Imazek eta Altuna-Martijak osatuko dute B Multzoa; beste taldean, ordea, Elordi-Rezusta, Peña-Mariezkurrena eta Jaka-Albisu lehiatuko dira.

Iñaki Artolak isilean jarraitu beharko du lanean, aukeraren bat heldu bitartean.
Iñaki Artolak isilean jarraitu beharko du lanean, aukeraren bat heldu bitartean. (Endika PORTILLO | FOKU)

Bilboko ferian egindako lan aparta, Bizkaia Torneoa irabaziz eta jarri dizkioten partidetan maila bikaina emanda -igandean bertan 16 tanto amaitu zituen, Iztueta lagun, Elezkano-Bikuñari 22-13 irabazteko-, ez da nahikoa izan Baikok Iñaki Artolari uda honetako lehen aukera emateko. Atzo aurkeztu zuten udako sasoiari amaiera emango dion Logroñoko feria eta, beste behin, Bilboko enpresak beste pilotari batzuk lehenetsi ditu; Larrazabal, Peña eta Jaka aurrelarien artean. Azken Binakakotik eta Mastersetik at, alegiarrak isil-isilik lanean jarraitu du eta, gainontzekoek izan duten partida pilaketarik gabe, fresko eta jokoz dago, baina taldekideren baten lesiorik ezean, torneo handienetan aukerarik gabe amaituko du Lasok jokatzerik izan ez duen uda -Binakakoan ere ez zuen sartu bere enpresak- eta ezin da ahaztu urte amaieran amaitzen zaiola kontratua.

Gauzak horrela, Aspekoak izango dira, hortaz, sanmateoetako berrikuntza bakarrak. Alde batetik, Elordi Buruz Buruko txapeldunak lehen aldiz jokatuko du titular gisa eta bertako Javi Zabalari aukera polit bat eskaini dio Eibarko enpresak, Jose Javier Zabaletak lagunduta. Iaz beste errioxar bat, Dario, izan zen etxarrendarrarekin aritu zena, baina aurten txapelketatik at geratu da ezkaraitarra.

«Banuen halako zerbaitetarako gogoa; nire lagunek urteak zeramatzaten eskatzen eta sanmateoetan Zabaletarekin jokatu ahal izatea, nik uste, pilotari errioxar batentzat erakusleihorik onena dela. Eguna iristeko irrikitan nago eta ahalik eta ondoen egiten saiatuko naiz», aitortu zuen atzoko aurkezpenean errioxarrak.

Irailaren 15ean hasiko den Logroñoko feriak azken urteetako lehiaketa sistema bera erabiliko du eta enpresa bakoitzak hiruna bikote jarriko ditu lehian, bi multzotan banatuta. A taldean Elordi-Rezusta, Peña-Mariezkurrena eta Jaka-Albisu lehiatuko dira eta B multzoan, aldiz, aipatutako Zabala-Zabaleta, Larrazabal-Imaz eta Altuna-Martija. Talde bakoitzeko bi onenak hilaren 24an jokatuko den finalerako sailkatuko dira.

Ohikoa den bezala, finala baino egun bat lehenago erronka bat jokatuko dute, buruz buru, binaka eta lau eta erdian. Momentuz, Mikel Urrutikoetxea eta Joseba Ezkurdia dira binakako partidak jokatzeko aukeratutako pilotariak. Lau eta erdiko lehiarako Asier Agirre eta Salaberria dira, oraingoz, aukeratuak.

DONOSTIA, MARTXAN

Atsedenerako ia betarik gabe, gaur bertan hasiko da Donostiako torneoa, Aspeko pilotarien arteko finalerdiarekin. Bilbon jokatzea eragotzi zioten sabeleko arazoetatik erabat osatuta, Aitor Elordik Zabaletarekin jokatuko du eta parean Altuna III.a-Rezusta izango dituzte irekia ikusten den lehian.

Bihar gauean Baikoko pilotarien txanda izango da; Jaka-Mariezkurrena Peña-Imazen aurka. Berez, Aranguren zen Peñaren atzelari aritzekoa, baina eskuin eskuko arazoak direla-eta oiartzuarrari utzi behar izan dio bere lekua. Finala ostiral gauean jokatuko da.



Material opuesto para Barrenetxea y Juanenea

Endika Barrenetxea y Aritz Juanenea separaron ayer en Galarreta las seis pelotas con las que disputarán la semifinal del Individual del sábado. El zaguero hernaniarra separó tres pelotas vivas y de más vuelo. Pesan entre 125 y 124 gramos y son del bolo 5. Juanenea, por el contrario, eligió tres más pesadas de entre 127 y 128 gramos del bolo 3 con menos salida por arriba, algo más secas, pero que andan quizás por abajo.

Está claro que la táctica de uno y otro son antagónicas. Barrenetxea afirmaba que «hemos elegido pelotas opuestas. El mío es más vivo, ya que me siento más cómodo sobre la cancha bien sacando y bien en el peloteo. El suyo es más “motela”, de menos bote y que anda por abajo. Creo que con esas pelotas los tantos se alargan y en el mano a mano alargar mucho los tantos puede ser peligroso. Cada uno tenemos nuestras pelotas y hemos venido, ambos, con las ideas muy claras. Nos conocemos muy bien y cada uno ha ido a por su pelota».

Juanenea vio que todas las pelotas separadas por Barrenetxea eran vivas y decidió separar tres más secas. «Pensaba elegir unas vivas pero, al ver que él ya separó tres vivas, me he decantado por pelotas más pesadas. No hay pelota intermedia y cada uno vela por sus intereses. Estoy contento con la elección», afirmó el de Saldias.

Imanol Ansa espera al vencedor de un partido ya sin red alguna y en el que el de Saldias dejó la condición de favorito a su rival.GARA