Manex ALTUNA
ATHLETIC

Lezaman egiten den lanaren fruituak hamaikakoetan izan du isla

Lehen hiru jardunaldietan hasieratik aritu diren jokalari guztiak harrobiko taldeetan partidak jokatutakoak dira. Aldi berean, dagoeneko iaz baino lehoikume gehiagok egin dute debuta lehen taldearekin.

Iñaki Williams, taldekideekin Betisen aurka egindako goletako bat ospatzen.
Iñaki Williams, taldekideekin Betisen aurka egindako goletako bat ospatzen. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Athleticen harrobian egiten den lana ezbaian jarri ohi da sarritan eta Lezamatik arduradun ezberdinak igaro diren arren, fruituak etengabe ateratzen dira. 50 urte baino gehiago joan dira harrobi zuri-gorriaren proiektu aitzindaria martxan jarri zenetik eta klubaren «bihotza» eta «bizkarrezurra» bilakatu da.

Horren adibide, Ernesto Valverdek lehen hiru jardunaldietan aurkeztutako hamaikakoak harrobiko taldeetan partidaren bat jokatutako futbolariek osatu dituzte. Belaunaldi eta ibilbide ezberdinak izan arren, uneren batean Lezamatik pasatutakoak dira guztiak. Betisen aurka hasieratik aritutako taldeari begiratuta, esaterako, Aitor Paredes, Imanol Garcia de Albeniz eta Iñigo Ruiz de Galarreta 10 urterekin hasi ziren harrobi zuri-gorrian jokatzen. 11 urterekin heldu ziren Iker Muniain eta Nico Williams Nafarroatik. Kapitaina Txantreatik etorri zen eta Nicok Osasunan jokatu zuen denboraldi bat. Unai Simon atezaina, aldiz, 14 urte zituenean iritsi zen Gasteizko Aurrera taldetik.

Gazte mailan sartu ziren Lezaman Iñaki Williams, Vivian, Guruzeta eta Lekue. Basconian eta Bilbao Athleticen aritu ziren eta Vesga bigarren taldean jokatzeko fitxatu zuten 21 urterekin. Alavesen eta Gasteizko Aurreraren harrobian ibilitakoa da.

SENTIMENDU BAT

Oihan Sancet, De Marcos eta Unai Gomez ere hamaikakoetan sartu dira lehen jardunaldietan. Nafarra 15 urterekin fitxatu zuten Osasunaren harrobitik eta arabarra, aldiz, 20 urterekin iritsi zen Athleticera 2009an Alavesetik. Lehen taldearekin debuta egin ostean, Bilbao Athleticera jaitsi zuten eta partida bat jokatu zuen. 15 denboraldi daramatza talde zuri-gorrian eta 500 norgehiagokatan parte hartu ondoren oroigarria eman zioten Betisen kontra.

Guardiakoak futbolaren erromantiko gisa definitu zuen bere burua eta “One Club Men” bat izatearen harrotasuna aipatu zuen. Azaldu zuenez, bere txikitako ametsa Athleticen jokatzea zen.

Hunkiturik agertu zen Unai Gomez San Mamesen egindako lehen gola ospatu ostean. 20 urte ditu erdilari bermeotarrak eta sare sozialetan euskaraz zabaldutako mezuan «ametsak egia bihurtzen» ari dela adierazi zuen. Amamari eskaini zion gola talde zuri-gorria harmailetan animatzen aritu izan den mutilak.

Imanol Garcia de Albeniz ezker hegaleko defentsa bizkaitarrak bezala, Real Madrilen aurka egin zuen debuta Unai Gomezek. Joan den denboraldian harrobiko bi jokalarik bakarrik jokatu zuten lehen taldearekin; Aitor Paredesek eta Malcom Adu Ares-ek. Hasi berri den ikasturtean hiru jokalarik izan dituzte minutuak, Beñat Prados nafarrak ere Sadarren jokatu baitzuen 2. jardunaldian. Haize berria sartu da aldagelan eta hiru jokalari gazteak euskaraz mintzatzen entzun ahal izan dira adierazpenetan. 21 futbolari erabili ditu Valverdek eta, Raul Garcia, Berenguer, Herrera eta Dani Garcia izan ezik, beste guztiak talde zuri-gorriaren harrobitik igarotakoak dira.



Ruiz de Galarreta: «Estoy disfrutando a tope»

El Athletic se ha ubicado en puestos europeos tras sumar seis puntos en las primeras tres jornadas después de medirse a rivales que el curso anterior le superaron. Es pronto para sacar conclusiones, aunque Iñigo Ruiz de Gallarreta subrayaba que el vestuario está ilusionado y es ambicioso.

El centrocampista de Eibar compareció en Lezama en el regreso a los entrenamientos para preparar la visita del domingo a Mallorca. Será un partido especial para Ruiz de Galarreta que admitía que vivió en el conjunto bermellón tres temporadas en las que más disfrutó «del fútbol y de la vida». Según señalaba, quizá haya sido el equipo en el que mayor «regularidad» ha conseguido.

Su buen rendimiento en el Mallorca le abrió las puertas de regreso al Athletic a los 30 años, más de una década después de debutar con el primer equipo. Con una carrera marcada por las grave lesiones, se tuvo que rehacer ante las adversidades pasando por distintos conjuntos de Segunda hasta que recaló en el equipo balear. Esa experiencia acumulada le ha servido para acoplarse rápidamente al conjunto rojiblanco y se ha hecho con un puesto en las alineaciones de Ernesto Valverde en el arranque de la temporada. Ha sido titular en las tres primeras jornadas conformando la medular al lado de Mikel Vesga y aseguraba que «está disfrutando a tope» porque le ha «costado muchos años» volver al Athletic. M.A.