Tobias SCHWARZ AFP
BEGIRADA

Ultraeskuina gero eta normalduago

Aragoiko Gobernuak frankismoa goratu duten bi zuzendari nagusi izendatu izanak polemika eragin du Estatu espainolean. Alemanian ere eskandalua piztu da Bavariako lehen ministrordeak (irudian), ustez, gaztea zenean, adierazpen antisemita gogorrak idatzi zituelako. Gobernu espainolak bi zuzendari nagusiak espedientatuko dituela iragarri du eta Bavariako lehen ministroak, berriz, ez du bere bigarrena kargugabetuko. Polemikak polemika, ultraeskuindarrak esparruak irabazten ari dira horrenbeste heriotza eta suntsiketa eragin zuten lurraldeetan.