GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Trafikoa libratzeko, trenaren aldeko apustua


Lagos Afrikako bigarren hiri jendetsuena da, Kairoren atzetik. Hiriko merkataritza-gunearen ingurua etengabe trabatuta egoten da. Ibilgailu, kamioi eta autobus kopuru handiak direla eta, ezinezkoa da zirkulazioa arina izatea, irudian ikus daitekeenez. Nigeriako hiri honetako gobernuak trafiko kaotiko horri konponbidea ematea erabaki du. Horretarako, garraio publikoaren aldeko apustua egin du eta trenbidearen linea urdina inauguratu berri du. Nolanahi ere, alimaleko lana jarri diote tren berriari.