GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Pentsiodunen aldarria eta omenaldia


Pentsiodunak Euskal Herriko herri eta hirietako kaleetan pentsio duinak aldarrikatzera bueltatu ziren atzo. Donostian, manifestazioa egitearekin batera, uda honetan zendu diren Alberto Rodriguez eta Antton Gonzalez gogoratu zituzten. Adierazi zutenez, Rodriguez «kausa justuen defendatzaile nekaezina» izan zen, eta Gonzalez «bere auzoko borrokalari ezaguna» zen. Bueltatu dira pentsiodunak, indartsu, mobilizazioetara. Pentsio publiko duinak lortu arte ez dute etsiko. Borrokalari nekaezinak.