AFP
BEGIRADA

Mohamed VI.aren zinismoa

3.000 hildako eta 5.500 zauritu utzi ditu aurreko ostiralean Maroko hegoaldeko Atlas garaia kolpatu zuen lurrikarak. Mohamed VI erregea herrialdetik kanpo zegoen, oporretan, eta, Rabatera itzuli ostean, hiru egunez desagertuta egon da. Kaltetuek haien hildako senideak haien etxeen hondarren artetik ateratzen jarraitzen duten bitartean, Gobernuak frantziar Estatuaren eta Aljeriaren laguntzari uko egin dio. Herriarekiko mespretxuaren aurrean, badirudi erregeari norbaitek aholkatu diola bere irudia garbitzeko, odola emanez.