GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Greba etxean dauka Urkulluk


Erakunde publikoa da EiTB; bere irratiak ere bai, jakina. Denonak. Eta horrela defendatu behar dira. Alabaina, jakinda Gasteizko Gobernuak ez duela komunikabide publikoei buruz berdina pentsatzen -eta egiten-, ironia ederra da egunotan greben kontra jo duen Iñigo Urkullu lehendakariak etxe barruan greba batekin topo egitea. Irratietako langileek bigarren geldialdia egin zuten atzo, 13 urtez eguneratu gabe egon den hitzarmena berritu dadila eskatzeko. Ez da azkena izango, urriaren 19rako beste bat deituta baitago.