EKOLOGISTAK MARTXAN
BEGIRADA

Joera al da Euskal Herrian zuhaitzak moztea?

Ekologistak Martxan taldeak Barakaldoko Erribera parkean hasitako lanetan zuhaitz heldu ugari moztu dituztela salatu du eta «sarraskiarekin ez jarraitzeko» exijitu du. Ulertezina da hiri europar ugari klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko planak egiten ari diren bitartean, Barakaldon, Bilbon eta Iruñean, esaterako, agintariek zuhaitz helduak eta tamaina handikoak moztea jasotzen duten proiektuak planteatzea bera ere. Zuhaitzak errespetatuko dituen hirigintza eredua beharrezkoa da, baina ematen du alderdi batzuk ez direla enteratu.