Asier AIESTARAN
PILOTA

Erakustaldia eta bigarren Mastersa Ezkurdia eta Mariezkurrenarentzat

Iazko garaileek ez diete aukerarik eman Altuna eta Imazi Nafarroa Arenako finalean, eta bigarrenez segidan bereganatu dute udari amaiera ematen dion pilota torneoa. Mariezkurrena erabat nagusitu da atzean eta Ezkurdiak inspirazioa berreskuratu du.

Ezkurdia eta Mariezkurrena, Nafarroa Arenako sari banaketa ekitaldian.
Ezkurdia eta Mariezkurrena, Nafarroa Arenako sari banaketa ekitaldian. (Gorka RUBIO | FOKU)

Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrena dira bigarren urtez jarraian Caixabank Masterseko txapeldunak. Bi nafarrek sekulako erakustaldia eman zuten atzo Nafarroa Arenako pilotalekuan eta ez zieten inolako aukerarik eman Jokin Altuna eta Ander Imazi.

Nahikoa da datu bat aipatzea gertatu zenaz jabetzeko. Jokin Altunak ez zuen tanto bat bakarra ere egin partida osoan. Ziur asko bere kirolari ibilbidean lehenengo aldiz gertatuko zitzaion hori, baina ez zen izan inspirazio faltagatik, baizik eta ia aukera bakar bat ere ez zuelako izan aurrean errematerako.

Azalpena sinplea da. Atzean Jon Mariezkurrena erabat nagusitu zen, eta Ander Imaz oso behartuta ibili zen une oro. Eta aurrean Joseba Ezkurdia oso inspiratuta aritu zen. Ostiraleko finalerdian kamuts eta tantoa amaitu ezinik jardun ostean, atzo ausart ikusi genuen, errematean asko asmatuz.

Finalak misterio gutxi izan zuen, eta lehen unetik hautsi zen neurketa. Gorriak oso indartsu sartu ziren partidan eta 8-1 aurreratu ziren markagailuan. Tarte horretan Joseba Ezkurdia izan zen gehien luzitu zena, eta erremate bikainak sinatu zituen, gantxoz bereziki.

Markagailuan aldea handia izan arren, hasiera horretan ikusi genituen zenbait tanto piloteatu. Urdinen 8-3koa, adibidez, tanto oso gogorra izan zen: 79 pilotakada jo zituzten, eta orotara 309 ziren ordurako. Kanpora joan zen Ezkurdiaren bolea batek igoarazi zuen 8-4koa markagailura hurrengo tantoan.

Baina erreakzioa erdizka gelditu zen, Jon Mariezkurrenak ia errebotean sartu zuen pilota batekin sakea berreskuratu zutelako gorriek. Eta hortik aurrera nahieran jokatu zuten, Berriozarko atzelaria kantxan jaun eta jabe zela.

URDINAK, ETSITA

Borrokalariak eta langileak dira Altuna eta Imaz, baina, tarteak handitzen joan ahala, urdinek etsita amaitu zuten dema. Normalean pilota oso gutxi galtzen dituen Ander Imazek ere amore eman behar izan zuen gainera etorri zitzaion erauntsiaren aurrean, eta gainera eskuina minduta amaitu zuen.

«Jon jaun eta jabe izan da, oso ongi jokatu du, eta biok ongi elkar ulertu dugu. Beraiek ez dute egunik onena izan, eta partida azkarra izan da», aitortu zuen Ezkurdiak neurketa amaieran. «Ostiralean haserre amaitu nuen, blokeatuta bezala sentitu nintzen, eta gaur erasokor jokatu nahi nuen hasieratik, txisparekin», gehitu zuen bere hobekuntzaz.

Mariezkurrenak egindako «lan aparta» nabarmendu zuen eta «oso pozik» dagoela egin duen udarekin.



Asier Agirre completa el Cuatro y Medio

Asier Agirre completará el cuadro final del Campeonato del Cuatro y Medio, tras imponerse 22-16 a Iraitz Zubizarreta en la eliminatoria previa de Baiko, que se disputó finalmente ayer en el frontón de Etxarri. El partido que debía disputarse el sábado en Itziar, algo que no fue posible por culpa de la humedad, se jugó 24 horas más tarde en la localidad navarra, con victoria del delantero iruindarra. Agirre cayó en octavos el año pasado, tras perder 14-22 ante Darío en Lekunberri.

Ayer en Etxarri, Agirre basó su triunfo en un mejor arranque, que le puso 10-4 por delante tras un parcial de 7-0. A partir de ahí, en un encuentro igualado de 270 pelotazos y 62 minutos de duración, Agirre fue capaz de sellar el billete gracias a su experiencia.

Así, los representantes de Baiko en la jaula serán Peña II, Artola, Jaka, Urrutikoetxea, Larrazabal y Agirre, mientras que Aspe presentará a Ezkurdia, Altuna III, Elordi, Peio Etxeberria, Elezkano II y Salaberria. La presentación tendrá lugar mañana mismo, con sorteo de octavos incluido.

Iraitz Zubizarreta, por su parte, deberá reivindicar su nivel en el Cuatro y Medio de Promoción, competición que por parte de Baiko también jugarán Alberdi, Alberdi II y Bakaikoa, a la espera de conocer el alcance de la lesión sufrida por Joanes Bakaikoa el sábado en Itziar. Por parte de Aspe, el cuarteto de elegidos parece ser el formado por Egiguren V, Expósito, Zabala y Mata.A.A.