Jaizki FONTANEDA FOKU
BEGIRADA

Familia zaurgarriei laguntza, esku pribatuek?

Gasteizko Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu duenez, Berakah-k, bi parrokiatako obra sozialak, ez die zerbitzu sozialei ohartarazi bere programako familia bat etxegabetzekoa zela eta familiak ez du jakinarazpena epean jaso. Lau adingabe ditu familiak. Auzoan Bizi-ren arabera, beste bi sendiren kontrako prozesu judizialak martxan dira eta Berakah-k argia moztu die eta era umiliagarri eta arrazistan tratatu ditu. Familia eta pertsona zaurgarrientzako laguntza zerbitzuak ez lirateke esku pribatuetan egon beharko.