GARA
HAGA

Sirian presoen aurka egindako tortura masiboen epaiketa Hagako Auzitegian

Siriako erregimenak atzo hutsik utzi zituen Nazioarteko Justizia Gortean bere abokatuei zegozkien eserlekuak, eta milaka presoren aurkako torturengatik, desagertze behartuengatik, sexu indarkeriarengatik eta arma kimikoen erabilerarengatik Kanadak eta Herbehereek aurkeztutako salaketen aurrean ez zuen bere burua defendatu.

Siriako presidente Baxar al-Assad, otoitz egiten. SANAA
Siriako presidente Baxar al-Assad, otoitz egiten. SANAA (AFP)

Damaskoko erregimena epaitzen hasi zen atzo Nazioarteko Justizia Auzitegia, Hagan dagoen NBEren justizia erakunde nagusia.

Siriako funtzionarioek zenbait herrialdetan, besteak beste Alemanian eta Frantzian, salaketa judizialak izan badituzte ere, lehenengo aldia da nazioarteko justiziak Gerra Zibilean erregimenak egindako ordainarazpenei buruzko iritzia eman duena.

Biktimek «imajinaezinak diren oinaze eta sufrimendu fisiko eta mentalak» jasan zituzten, «espetxean dauden tratu gorrotagarriak, atxiloketa baldintza ankerrak eta genero indarkeria» tartean, Kanadak eta Herbehereek egindako salaketetan adierazi dutenez.

Siriak torturak eta atxiloketa arbitrarioak gelditzea, espetxeak kanpoko ikuskatzaileei irekitzea eta familiei euren senideen patuari buruzko informazioa partekatzea behingoz exijitzea eskatu diote Kanadak eta Herbehereek Nazioarteko Justizia Auzitegiari.

DAMASKO AGERTU ERE EZ

Bi herrialde horien arabera, Siriak «etengabeko tortura sistema du». Damaskok, ordea, salaketa horiek «desinformazioa eta gezurrak» direla esan du.

Hori dela eta, erregimenak hutsik utzi zituen gortean duen legezko taldeari dagozkion eserlekuak, eta ez zuen bere burua defendatu Kanadak eta Herbehereek torturengatik aurkeztutako salaketen aurrean, barnean direla desagertze behartuak, sexu indarkeria eta arma kimikoen erabilera 2011. urtetik.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortutako Hagako Auzitegiak estatuen arteko eztabaidak baino ez ditu hartzen, eta erabakiak guztiz atzeraezinak dira. Hala ere, bere epaiak juridikoki lotesleak izan arren, ez du ahalmenik ebazpen horiek betearazteko.

INFLEXIO PUNTUA

Ahmad Helmi, gaur egun bere herrialdean torturaren eta desagertze behartuen aurka borrokan ari den giza eskubideen aldeko ekintzailea kartzelan egon zen hiru urtez, 2012tik aurrera. «Badakit jendea torturatzen dutela eguneko 24 orduetan», adierazi du. «Ez da galdeketetan bakarrik gertatzen, batzuetan plazeragatik gertatzen da, inpunitatea dutela uste dutelako. Ehunka pertsona hiltzen dira torturengatik hilero», gaineratu zuen.

Herbehereen eta Kanadaren salaketen arabera, gaur egun Siriako kartzeletan pilatuta dauden presoek «hiltzeko edo kalte fisiko eta mental larriak izateko arriskua» dute. Era berean salatu zituzten emakumeen eta haurren bortxaketa ohikoak, mutilazioak, deskapitazioak eta zibilen aurka arma kimikoen erabilera «bereziki gorrotagarriak».

Human Rights Watch-eko bozeramaile Balkees Jarrah-ren ustez, erabaki judizial bat beharrezkoa da «siriarren aurkako gehiegikeria gehiago eragozteko, amesgaiztoko egoera sufritzen jarraitzen baitute eta haien bizitza arrisku larrian baitago». Epaiketa, beraz, «inflexio puntua» da.



Rusia no regresa al Consejo de Derechos Humanos de la ONU

Rusia se quedó fuera este martes del Consejo de Derechos Humanos de la ONU, al que esperaba regresar tras haber sido expulsado en 2022 por su invasión de Ucrania. El país se enfrentaba a Albania y Bulgaria para ocupar uno de los dos asientos que se ofertaban hoy para el grupo regional de Europa oriental en el órgano.

Sí lograron hacerse con un asiento China, Cuba, Estado francés, Países Bajos, Costa de Marfil o Japón, tras una votación en la sede de la Asamblea General de Naciones Unidas, en Nueva York. Moscú solo consiguió 83 de los 97 votos que se requerían en la cámara para hacerse con el puesto. China logró 154 y Cuba 146.

Además de Rusia, solo se quedó fuera del Consejo de Derechos Humanos Perú, al obtener menos votos que el resto de aspirantes a ocupar los tres puestos ofertados para la región de Latinoamérica y el Caribe: Cuba, Brasil y República Dominicana. GARA