OCT. 20 2023 BEGIRADA Moda azkarraren kostuaz ohartarazteko ekintza Andoni CANELLADA FOKU Zazpi donostiar eta gertaera ospetsuak irudikatzen dituzten estatuak itxuraldatuta agertu ziren atzo, jantzi, objektu eta kartelak soinean zituztela, herritarrei moda azkarraren eragin kaltegarriez ohartarazi, egungo kontsumo ereduaren inguruan «kontzientzia piztu» eta horren inguruan hausnarketa egin dezaten eskatzeko. Donostiako Zero Pobrezia plataformak bultzatutako ekintza izan zen, Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren karietara antolatu dituen ekimenen barnean.