LASA ETA ZABALA GOGORATU ETA MEMORIA BIZIA ALDARRIKATU ZUTEN TOLOSAN

Atzo arratsaldean, Egiari Zor Fundazioak Joxean Lasa eta Joxi Zabala oroitu zituen Tolosan egindako ekitaldian. Bi gazteen memoria aldarrikatu, eta etorkizuneko belaunaldiei helarazteko bideen inguruan hitz egin zuten, «memoria ez delako bakarkako lana eta bizien artean egin beharrekoa delako». Pilar Garaialdek ardura eskatu zuen: «Espainiako Gobernuari eskatzen diogu adierazpen argi bat egin dezala erantzukizunak bere gain hartzeko eta eragindako kaltea aitortzeko».