Andre PAIN AFP
BEGIRADA

Sindikatuetako zuzendaritzetan ere gizonak nagusi

2,15 milioi afiliaturekin, IG Metall da Alemanian eta Europar Batasunean bazkide gehien dituen sindikatua, eta, atzoko kongresuan, bere historian lehen aldiz, emakume bat presidente hautatu zuen. Poliki-poliki, langile erakundeen zuzendaritzetan ere normaltzen ari da dagoeneko normala izan beharko lukeena. Ez dugu oso urrun joan behar errealitate horrekin topo egiteko; izan ere, Hego Euskal Herriko sindikatu nagusien artean soilik LABek eta CCOOk izan dituzte emakumezko idazkari nagusiak.