Jaizki FONTANEDA FOKU
BEGIRADA

Lehenengo euskal satelitea, espaziora

Aurreikusitakoa betez gero, 2024 erdialdean Euskal Herrian garatu eta muntatutako lehen satelitea espaziora bidaliko dute, Lurra behatzeko eta argazkiak egiteko. LUR-1 proiektua Added Value Solutions (AVS) enpresa garatzen ari da Arabako Parke Teknologikoan, Miñaon, eta SpaceXen “Transporter 11” misioak jaurtiko du espaziora. Era berean, satelite plataformetan oinarritutako “Roads” misio komertziala esleitu diote AVSri. Misioak «interes handia» du NASArentzat. Euskal Herriak espaziora iristeko gaitasuna du.