GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Parisek abortu eskubidea blindatu nahi du


Emmanuel Macron frantziar Errepublikako presidenteak atzo jakinarazi zuenez, aste honetan abortatzeko eskubidea Konstituzioan inskribatzeko lege konstituzionalaren proiektua Estatu Kontseilura bidaliko du, Ministroen Kontseiluak urte amaieran aurkezteko asmoarekin. Gobernuak, neurri hau hartuta, duela urte eta erdi Ameriketako Estatu Batuetan emandako atzerapausoa Estatu frantsesean gertatzea zailduko du. Emakumeen eskubideen aldeko borrokaren beste garaipen bat.