ELA SINDIKATUA
BEGIRADA

Artxandako Funikularreko langileak, greban

ELA eta LAB sindikatuek deituta, Artxandako Funikularreko langileak sei greba egun garatzen ari dira aste honetan, bajak bete eta ordezkapenak lan poltsa baten bidez arautzea exijitzeko. Funikularraren kudeaketa Bilboko Udalaren ardura denez, langileak udaletxearen eta funikularraren beraren aurrean elkarretaratzeak egiten ari dira, udal gobernuak beren eskakizunak entzun eta onar ditzan presionatzeko bidean.