GUTUNAK

Rectificación

Josu JIMENEZ MAIA

Idazlea

Hala dio errefrau batek, eta beste erranairu batek berresten duenez, «esaera zaharretan, gezur gutxi». Arimaren ispilu ez ezik, bisaia emozioen isla ere bada. Izan ere, aurpegian oinarrizko emozioak islatzen ditugu denok.

Paul Ekman psikologo amerikarrak sei emozio nagusi bereizi zituen: nazka, beldurra, poza, sorpresa, haserrea eta azken kategoria, tristura edo tristezia.

Kontua da kategoria horiek pertsona edo pertsonaia jakin baten aurpegian jakin behar dugula antzematen eta irakurtzen, benetan zer gordetzen, zer ezkutatzen duen asmatuko badugu.

Politikarien kasuan, telebistan mintzatzen direlarik, berbaldi bat dugu, idatzizko testu bat ahoz komunikatzen zaiguna, guztiz neurtua eta ez hitz bat falta ez hitz bat sobera duena, baina ez da politikariek beraiek prestatua, ez da euren barne muinetik sortua izan, beren aholkulariek eta alderdiak prestatua baizik, kasu gehien-gehienetan.

Horregatik, komenigarria da zer esaten duen baino nola esaten duen ikustea, hitzen eta lerroen artean ezkutatzen dena ikertzeaz landa; ariketa onuragarria izaten da telebistan agertzen delarik bolumena jaistea eta soilik erreparatzea gorputz adierazpenari, aurpegian irakurtzeari.

Azaroaren 2an ehun urte bete berri dituen Ida Vitale poeta uruguaitarrak aspaldi gaztigatu zigun “Aholkua” izeneko poeman: «Irakurtzea eta berrirakurtzea/ hitz bat/ esaldi bat/ aurpegi bat/ batez ere aurpegiak/ eta errepasatzea/ ongi neurtzea/ isilik gordetzen dutena/ isilpean ezkutatzen duten hori». Nik beti egin egiten dut, besteak beste, «Euskal Tedespistan» anitzetan agertzen den CAV edo Comunidad Autónoma Vecina delakoan lehendakari dabilen jaun seriosarekin.

Román Oria Fdez de Muniain

Abogado

Estimado director. Como en el número 8.964 de su diario se publicó una carta de Alfonso Ríos y Mariano Sanz citándome personalmente de manera inexacta e injuriosa, le ruego que en uso del artículo 1 y concordantes de la Ley Orgánica 2/1984 de 26 de marzo, publique esta breve nota de rectificación.

Primero, no soy socio ni partícipe del «despacho de abogados Opamianto». Segundo, matar al mensajero es evidencia de no poseer respuestas. Tercero, los abogados tenemos el noble oficio de defender los intereses que nos son confiados. Lógicamente, nos son retribuidos, aunque no siempre. Cuarto, es también evidente que el engendro al que han dado lugar no va a poder ser ni siquiera parcheado. Ahora bien, la ética profesional de abogado me obliga a ponerme a su disposición porque, como ya les he dicho, la única respuesta eficaz es interesar la nulidad total o parcial en la vía judicial y empezar de nuevo. Por supuesto, les brindo mis servicios sin coste alguno. A veces es nuestra ética.

Atentamente.