NOV. 11 2023 BEGIRADA Triku txiki hau ekidna da EXPEDITION CYCLOPS AFP Indonesiako Cyclops mendietan, izen bereko espedizioak duela sei hamarkada desagertutzat jotako ekidna bat ikusi zuten. Animalia hau trikuaren antzekoa da eta, ornitorrinkoarekin batera, arrautzak erruten dituen ugaztun bakarra da. Sorpresa ederra, seigarren desagerpen masiboaren atarian egon gaitezkeen garaian. Zientzialari ugariren arabera, gizakiaren inpaktoak eragindako biosferaren suntsiketa erritmo hau mantenduz gero, hurrengo hamarkadetan espezie mordoa desagertuko da, ekosistemetan kalte handiak eraginez.