GARA
GASTEIZ

21 urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri diote Murchanten bikotekidea hil zuen gizonari

Nafarroako Auzitegi Gorenak 21 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Murchanteko bizilagun bati, 2021eko uztailaren 7an bere bikotekidea hiltzeagatik.

Auzitegiak atzo ohar batean azaldu zuenez, fiskalak, akusazio partikularrak, herri akusazioak (kasu honetan Nafarroako Berdintasunerako Institutuak), eta defentsak adostutako akordioaren ondoren kaleratu da epaia.

Akusatuak 20 urteko espetxe-zigorra onartu du hilketa delitu batengatik, 6 hilabetekoa ohiko tratu txarren delitu batengatik, 6 gehiagokoa kautelazko neurria urratzeagatik eta beste 6 urtekoa ausarkeriaz gidatzeagatik.