Endika PORTILLO FOKU
BEGIRADA

Instituzioak ez dira neutralak

Euskadi Irratiko “Faktoria” programari eskainitako elkarrizketa batean, Euskal Herriko mugimendu feministak azaroaren 30erako deitu duen greba orokor feministaz galdetuta, Emakundeko zuzendaria den Miren Elgarrestak adierazi zuen greba esku hartze sozialerako herritarren eskumeneko tresna bat dela eta Emakunderi ez dagokiola greba egitea. Bere erabakia da, instituzioak ulertzeko era batekin koherentea, agian. Baina komeni da ez ahaztea instituzioak ez direla, inondik inora, neutralak.