Patxi BELTZAIZ

BELGIKAREN KONTRAKO PORROTA DONIBANE LOHIZUNEN (12-21)

Euskarians-eko jokalariak txapela buruan eta ikurrina eskuan zelairatu ziren Donibane Lohizunen, Belgikaren kontra lagunartekoa jokatzera. Ekainean Kataluniaren aurka irabazi ostean, aurten jokatzen zuten bigarren aldia zen. Urrian hildako Gerard Murillo entrenatzaile eta jokalari ohia gogoan izan zuten minutu bateko isilunea eginez eta haren omenez beltzez jantzita jokatuz. Azken unera arte borroka egin zuten entseguak lortzeko, baina Belgikak seriotasun handiagoa erakutsi zuen jokatzeko orduan eta garaipena eskuratu zuen.