GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Jasangarritasunak erroetara jotzea eskatzen du


Mubil mugikortasun adimendun eta jasangarriaren zentroaren behin betiko egoitza eraikitzeko lanak egiten ari dira Zubietako Eskuzaitzeta industrialdean. Azpiegitura honek industria eta ikerketa sarearentzat punta-puntako instalazioak eta frogak egiteko laborategiak izango ditu. Mugikortasun eredu berri bateranzko eraldaketa azkartzea xede du proiektuak. Asmoa ona da, baina gutxirako balio du eredua aldatzeko, ahalegin handiena errepideetara eta AHTra bideratzen jarraitzen denean.