GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Palestinaren aldeko mosaikoa osatzeko deialdia


Gernika-Palestina ekimenak abenduaren 8an mosaiko erraldoi bat osatu nahi du Gernikako merkatuan zegoen lekuan, herritarren parte hartzearekin. Gernikaren bonbardaketa gogorarazten duen ekintza honen bidez, antolatzaileek Palestinako herriaren aurkako genozidioa gelditzeko eskatuko dute. Mobilizazio honetan artistek eta sortzaileek ere parte hartuko dute. Osatuko den «giza irudi erraldoi» horren parte izateko deia egin die Batzordeak herritarrei, behin betiko su-etena eta bake justua aldarrikatzeko.