Álvaro CÍA
PIM-MIG, Oxfam Intermon, Elkarri Laguntza, SOS Arrazakeria eta Paris 365en izenean
KOLABORAZIOA

Pertsonak kalean: errealitate onartezina

El repiqueteo de la lluvia les despierta, mojados, con un frío que les llega hasta lo más profundo del alma. Porque no sólo duele el frío, sino la desidia y el olvido de una sociedad a la que han llegado para trabajar y enriquecer, y que les da la espalda amparada por unas leyes deshumanizadas».

Joan den azaroaren 25ean, Nafarroako hainbat elkartek premiazko bilketa antolatu genuen, neguko egun hotz hauetan gauak aterperik gabe pasatzen dituzten pertsonei lo zakuak eta mantak emateko. Herritarrek 42 zaku eta beste hainbeste manta ekarri zituzten, eta zuzenean eman zitzaizkien erakundeen utzikeria eta ahanztura jasaten duten gazte ugari horiei. Kalkulatzen dugu gaur egun 100 pertsona inguru daudela kalean, gehienak 18 eta 35 urte bitarteko gazte magrebtarrak, haien artean oso zaurgarriak diren emakume batzuk ere.

Horrenbestez, ez dira betetzen Udalaren Baztertze Handiko pertsonendako Ordenantza eta Hotz-Protokoloa. Arau horien arabera, «inork ez du kalean lo egin behar muturreko hotza egiten duenean» eta hurrengo kasuetan aktibatuko da: «tenperatura 3 gradu zentigradukoa edo baxuagoa denean», «euri ugari egiten duenean, elurra egiten duenean...». Parametro horiek betetzen ari dira azken gauetan, eta dozenaka pertsonak kalean lo egiten jarraitzen du, baldintza penagarrietan, batzuk gaixo -kalean bizitzeak gaixotu egiten ditu- eta etengabeko beldurrez.

Horri guztiari gehitu behar zaio Iruñeko Udaleko Bazterkeria Handiko Bulegoko hitzorduak atzeratzea edota bertan behera uztea. Erroldatzea ere atzeratzen da, izapide hori izanik Iruñean bizi direla egiaztatzen duena, kalean bada ere, eta gutxieneko baliabide humanitarioei atea irekitzen diena, hala nola osasunari eta elikadurari. Horrela, errolda-salmenta bultzatzen da, batzuetan urtean 600 eurotan, eskrupulurik gabeko oportunisten onerako.

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuak dio hemendik gutxira 50 plazako gune bat jarriko duela egun bateko edo biko aldietarako. Espazioa lehenbailehen irekitzea espero dugu, behar duten pertsona guztiak eta jarraian hartzeko. Publikoki eskertzen dugu herritarren elkartasuna eta erakundeei -Gobernuari eta Udalari- eskatzen diegu pertsona horiei aterpea emateko, zenbaki anodinoen atzean Mohamed, Ibrahim, Fatima, Mariam, Khalil, Amid edo Abdel bezalako pertsonak ezkutatzen direlako. Erromesaldi gogorra daramate, eta haien delitu bakarra migratzea da, beraientzat eta bizi diren gizartearentzat lan egiteko eta etorkizun hobea lortzeko.