«Eskatu Eskaini Euskaraz» kanpaina 131 herritan martxan da
![Kanpainaren aurkezpena, atzo, Gasteizen.](/media/asset_publics/resources/001/057/193/article_main_landscape/1205_eskatueuskara.jpg)
Lakuako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak laugarren urtez segidan martxan jarri du “Eskatu Eskaini Euskaraz” kanpaina. Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko eta erabiltzaileak sentsibilizatzeko asmoz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 131 udalerritan egingo da.
Atzo Gasteizen egin zen aurkezpenean aditzera eman zutenez, kanpainak helburu bikoitza du: herritarrak eta kontsumitzaileak aktibatzea eroste eta kontsumitzeko unean euskara erabiltzera, eta jarduera ekonomikoa herrian duten merkatariak eta ostalariak gonbidatzea euskaraz gerturatzen zaion herritarrari euskaraz keinu egitera. Horrela, herritarren, merkatarien eta ostalarien arteko harremanak euskaraz sustatzea du erronka nagusia kanpainak.
BI KANPAINA, NORANTZA BEREAN
Aurkezpenean azaldu zuten aurtengo kanpainak bete-betean bat egiten duela Lakuak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak lankidetzan ekainean abiatu zuen “Euskaraz Barra-Barra” marka berriarekin. Uda hasieran sortutako ikur berriak euskaraz hitz egiteko guneak identifikatzea du helburu, herritarrak toki horietan «estres linguistikorik gabe» aritzeko.
Erakundeen eta merkataritza elkarteen arteko lankidetzak emandako fruituez aritu zen Maria Nanclares Gasteizko zinegotzia. Haren ustez, «hemen gauden erakunde eta elkarte guztiok norabide berean arraun egiten dugu, helburu berarekin: bezeroak eta merkatariak konektatzea, harremanak euskaraz izan ditzaten. Hasieratik euskaraz hitz egiteko beldurra galtzeko».
![0728_art_inurrategi1](/media/asset_publics/resources/001/141/042/article_thumb_horizontal/0728_art_inurrategi1.jpg)
Felix Iñurrategi, bihotz erdia Himalaian
![Artefakto_uztailak29](/media/asset_publics/resources/001/141/232/article_thumb_horizontal/Artefakto_uztailak29.jpg)
Mismo día, nueve años después, idéntico objetivo militar de ETA
![0731_mun_gaza](/media/asset_publics/resources/001/141/946/article_thumb_horizontal/0731_mun_gaza.jpg)
Recuperan entre los escombros de Jan Yunis 300 cadáveres
![0801_eg_alderdi](/media/asset_publics/resources/001/142/197/article_thumb_horizontal/0801_EG_ALDERDI.jpg)
Una molesta mosca en el discurso de Andoni Ortuzar
![0802_eg_free](/media/asset_publics/resources/001/142/561/article_thumb_horizontal/0802_eg_free.jpg)