DEC. 09 2023 BEGIRADA Oihu antifaxista Salviniri La Scalan Piero CRUCIATTI AFP Abenduaren 7an, Milango La Scalak opera-denboraldia inauguratzen du, herrialdeko eliteak parte hartzen duen ekitaldi batekin. Gonbidatuen artean eskuin muturreko zenbait buruzagi zeuden, hala nola Matteo Salvini. Ekitaldiaren hasieran, Italiako ereserkia interpretatu ondoren, palkotik norbaitek «Gora Italia antifaxista!» oihukatu zuen, eta ondoren beste pertsona batek «Gora Erresistentzia!» erantzun zion. Poliziak bi pertsonak identifikatu zituen, eta polemika handia eragin du horrek Italian.