Josep LAGO AFP
BEGIRADA

Naufragio baten arrasto tristea irudikatzen

Gerratik, gosetetik eta premiatik ihesean diren etorkinen aurka indarrean diren politiken ondorioak eta migrazio krisia (gehiago) ikusarazi nahi izan zituen atzo Open Arms-ek Bartzelonan. Horretarako, Sant Sebastia hondartza hautatu zuen: dozenako boluntariok ehunka jantzi eta oinetako utzi zituzten harean, aurten, oraingoz, Mediterraneoa gurutzatzen hil diren 2.600 pertsonen nolabaiteko erakusgarritzat. Zenbaki hotz horien atzean gizabanakoak eta familia osoak daudela irudikatu nahi izan zuen GKE katalanak.