GARA Euskal Herriko egunkaria

37 URTE ONDOREN, EUSKARAREN LEGE BERRI BATEN ESKE, BEREIZKERIA BUKATZEKO


Nafarroako Euskararen Legearen 37. urteurrenean, ehunka lagunek euskararen ofizialtasuna eta lege berri bat, guztiei eskubide berak aitortu eta bereizkeria amaituko duena, aldarrikatu zuten atzo Iruñean, Parlamentuaren aitzinean mosaiko erraldoi bat osatuz. Gobernua onartzekotan den Merezimenduen Dekretuak atzerapausoak ekarri eta bidegabekeria betikotuko duela salatu zuten. Kontseiluak egin zuen deialdia, eragile sozial eta sindikal ugarirekin.