GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Cuelgamuros bailarako desobiratzeak, etenda


Auzitegi Nazional espainolak Cuelgamuros haranean (Erorien Harana deitzen zena) desobiratze lanak hiru egunez geldiarazteko agindu zion atzo Ondareari, bertan lurperatutako emakume baten bilobak hala eskatu eta Abogados Cristianos taldeak aurkeztu duen kautelazko neurria aintzat hartuta. Eraikuntza inauguratu zenetik sei hamarkada luze pasatu direnean, elkarte ultraeskuindarra desobiratzeak oztopatzeko ahalegina egiten ari dira. Bizirik dauden senide zuzenen bakearengatik, ez zaie utzi behar.